PREST-GARA 101 ikastaroa “STEM Aliantzaren balibabide didaktikoak irakaskuntza formalean eta ikasgelaz kanpoko esparruan” (2022-23 ikasturtea)
Ikastaroaren laburpena
Esparru zientifiko-teknologikoan aritzen diren Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloa eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Berritzeguneetako aholkulariei zuzenduta dago, eta gai hauek lantzen dira: oinarrizko konpetentziak garatzea ahalbidetzen duten STEM baliabideak ezagutzea, gelako esperimentazio zientifikoaren bidez; IBSE –Inquiry-based science education- metodologian sakontzea, curriculum berriaren proposamenak, ikas-egoerak; kideen arteko kooperazio- eta formazio-jarduera bultzatzea; ikasgelaz kanpoko STEM jarduerak sustatzea; eta IBSE material didaktiko berriak garatzea curriculum berrira egokituta.
Ikastaroak atal hauek izango ditu: hasierako saio sinkronoa (bideokonferentzia) ikastaroa aurkezteko eta antolakuntza-kontuan argitzeko, jarduera asinkronoak online Moodle plataformaren bidez, ikastetxean lan egiteko aldia maileguan utzitako doako material esperimentalarekin, eta bukaerako saio sinkronoa (bideokonferentzia) bateratze-lana egiteko.
Ikastaroaren fitxa Hezigunean: https://hezigunea.euskadi.eus/es/ficha-del-curso?codigoCurso=5115
Edukien eta saioen banaketa
Saio-mota
Edukiak
Datak
Iraupena (ordutan)
Sinkronoa (bideokonferentzia)
1. saioa. Ongi etorria eta aurkezpena
Ongi etorria, ikastaroaren aurkezpen orokorra eta antolamendua egitea. Aurkezpenak. STEM Aliantza aurkeztea. APQUA URV proiektua aurkeztea, Helburuak eta garatutako programak.
2022ko azaroaren 2an, 17:30etik 19:30era
2
Asinkronoa (Moodle)
2. saioa. APQUAko Eskola Programa
Auziaren egungo egoera. Irakasle-jarduerari buruzko itaunketa.
APQUA URV Eskola Programa aurkeztea. Ikuspegia, materialak, proiektuaren antolamendua, inpaktua.
Nola ikasten dute ikasleek?
Zer dio zientzia kognitiboak ikaspenari buruz?
Ikasteko eta irakasteko APQUA eredua: ikaspen-zikloa, problematan eta ikerkuntzan oinarritutako ikaspena, lan egiteko modua (banakakoa, kooperatiboa eta espiralean).
APQUAko materialak: irakaslearen eta ikaslearen gidak, material esperimentala. Metodologia: lan kooperatiboa, materialaren erabilpena, harremana ikasleekin, integrazio kurrikularra.
1. ataza: Landutakoari buruzko zenbait galdera (I).
2022ko azaroaren 7tik 13ra
2
Asinkronoa (Moodle)
3. saioa. APQUAko STEM modulu didaktikoak aurkeztea
Bigarren Hezkuntza: Detektibe kimikoa, Disoluzioak eta Kutsadura, Haranzabaleko lurpeko uraren kutsadura, Plastikoak gure gizartean, Iraunkortasuna: irlako etorkizuna, Hondakinen kudeaketa, Hondakin berezien tratamendua, Zientzia, osasuna eta bizimoduak: ebidentzia zientifikoa eta erabakiak hartzea.
Lehen Hezkuntza: APQUA 10-12: Produktu Kimikoak, osasuna, ingurunea eta ni.
Gelan lantzeko modulua aukeratzea. Inplementazio-orria erabiltzea curriculumarekin egoki lotzeko.
Irakaslearen eta ikaslearen gidak formatu elektronikoan
Esperimentatuko den modulua aukeratzea eta irakurtzea
2. atazaren sarrera: Inplementazio-orria.
2022ko azaroaren 14tik 20ra
2
Asinkronoa (Moodle)
4. saioa. STEM URV ikasgelaz kanpoko programa aurkeztea.
Helburuak eta edukiak. Enpresetako langileekin eta ikerketa-guneekin elkarlanean aritzeko eredua.
Modulu berriak aurkeztea: Robotikaren sarrera, Jolas matematikoak, Nutrizioa eta Bizitzaren Zientziak.
Ikastetxean lan egiteko APQUA modulua esleitzea
Parte-hartzaile bakoitzak ikasgelan esperimentatzeko moduluak aukeratuko ditu eta materialaren mailegua zer periodoan egingo den zehaztuko da.
2022ko azaroaren 21etik 27ra
2
Asinkronoa (lana ikastetxean)
5. saioa. Lana ikastetxean
Parte-hartzaile bakoitzak mailegu partekatuan jasotako material esperimentala (moduluaren kutxa eta gida didaktikoak formatu elektronikoan) izango du moduluari dagozkion jarduerak egiteko.
Jarduera horiek parte-hartzaile bakoitzari esleitutako periodoan egin beharko dira:
– Esleitutako modulua sakon irakurtzea. Moduluaren jarduera esperimentalak lantzea, esperimentuen emaitzak jasotzea eta galderei erantzutea.Irakasle parte-hartzaileek aholkularitza-lerro zuzena izango dute eskura ikastaro osoan zehar.
2022ko azaroaren 28tik abenduaren 18ra arte
9
Asinkronoa (Moodle)
6. saioa. Inplementazio-orria bidaltzea: curriculumean txertatzea, oinarrizko konpetentziak eta landutako edukiak
2. ataza bidaltzea: Inplementazio-orria (curriculumarekin txertatzea, oinarrizko konpetentziak eta landutako edukiak).
IBSE metodologian sakontzea: indarrean dauden metodologiak, gelan inplementatzea –hitz egiteko gaitasuna-, ikasteko ingurunea, arreta iraunaraztea, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, kontzepzio paraleloak, aholkuak APQUAn hasi berrientzat. Erabakiak hartzea.
Curriculum berriaren hezkuntza-eredu pedagogikoa (testuinguruan jartzea, ikas-egoerak, adierazgarritasuna).
Edukiak eta konpetentziak ebaluatzea, errubrikak erabiltzea. Hizkuntza-konpetentziarako baliabideak. IKTak integratzea.
3 ataza: Landutakoari buruzko zenbait galdera (II).
2022ko azaroaren 28tik abenduaren 11ra arte
3
Asinkronoa (Moodle)
7. saioa. Argibideak kideen arteko jarduerak garatzeko, sareak sortzea, ikas-komunitateak
Orientabideak eta baliabideak kideen arteko formazio-jarduerak garatzeko, eta sareak eta ikas-komunitateak sortzeko.
Orientazioak eta esperimentazioa IBSE material berriak garatzeko, kurrikulumaren eduki jakinetatik abiatuta eta curriculum berriaren lerroei egokituta.
Ikastaroaren formazio-saioei buruzko itaunketa.
2022ko abenduaren 12tik 18ra
3
Sinkronoa (bideokonferentzia)
8. saioa. Batera jartzea eta ebaluatzea
Aukeratutako moduluaren aktibitateen esperimentazioa ebaluatzea eta batera jartzea.
2022ko abenduaren 19an, 17:30etik 20:30era
2
Asinkronoa (txostena)
Ikastaroaren txostena (derrigorrezkoa)
Atal hauek izan behar ditu:
– Ikastaroaren 2. ataza entregatzea
– Esperimentazioaren ondorengo inkestari erantzutea
– Ikaslearen gida entregatzea esleitutako moduluaren esperimentuen emaitzekin eta galderen erantzunekin.
2022ko abenduaren 22ra arte
5
GUZTIRA
30
Hizkuntza
Gaztelania. Ikaslearen materiala euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, paperean eta formatu elektronikoan.
Metodologia
IIkastaroak jarduera esperimentalak ditu gelan eginiko esperimentazio zientifikoaren bidez IBSE metodologian sakontzeko; gainera, kideen arteko kooperazio- eta formazio-lana sustatu eta curriculum berrira egokitutako IBSE materialak garatuko dira.
Baliabideak
Materiala: Ikastetxean egin beharreko lana dela-eta, Berritzegune Nagusian dauden APQUA proiektuaren material didaktikoak banatuko dira, MAILEGU PARTEKATUAN, parte-hartzaileen artean. Erabili ondoren, Berritzegunera itzuli beharko dira.
Aholkularitza: Irakasle parte-hartzaileek aholkularitza-lerro zuzena izango dute eskura ikastaro osoan zehar.
Saio sinkronoak bideokonferentzia bidez: MS Teams plataformaren bidez egingo dira.
Saio asinkronoak Moodle bidez: Moodle plataforman egingo dira https://urvdivulga.cat/formacio/login/index.php?lang=es
Konferentzia bidezko saioetarako ezinbesteko baliabide teknikoak
Ordenagailua internet-sarbidearekin, eta bideokonferentzietarako egokiak diren kamerarekin, bozgorailuekin eta mikrofonoarekin.
Izen ematea
Interneten, https://irakaslegunea.euskadi.eus/, webgunearen formazio-atalean dagoen formazio-katalogoan. Jardueraren kodea 101. 2022ko irailaren 16tik 30era bitartean.
Informazio gehigarria
STEM Aliantza
STEM Aliantza da hezkuntza-, unibertsitate- eta ikerkuntza- eta produkzio-sektoreen arteko lankidetza-ekimena, eta helburu nagusi hauek ditu:
ikasleen artean STEM sektorearekiko bokazioak piztea eta talentu handiko gazteak erakartzea,
irakaskuntzan bikaintasuna, erantzukizuna, ikerkuntza eta berrikuntza sustatzea,
lurraldearen lehiakortasuna hobetzea.
STEM Aliantzak lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei eta irakasleei zuzendutako programak garatzen ditu, maila ezberdinetan –irakaskuntza formala eta ikasgelaz kanpoko esparrua–, bertan, unibertsitate, ikerketa-gune eta enpresan aritzen diren ikerlariek, teknikariek, ikasleek eta zientzia-hezkuntzan adituek parte-hartzea bultzatzen da. Unibertsitateak, ikerketa-guneak, hezkuntza-departamenduak, ikastetxeak, enpresak eta enpresa-elkarteak, lan-elkarteak eta gizarte-erakundeak gonbidatuta daude parte har dezaten.
STEM Aliantzaren esparruan garatuta programak
Eskola Programa, Industrien Hezkuntza-bisiten Programa eta Zientzia-mundu bat (APQUA URV proiektua)
Zientzia ikasteko programa indagazioaren bidez –ACTI-
Gelaz kanpoko programa STEM URV
WAP.cat proiektua
Zientzia-astea URV
Koearen Europako Astea URV
Summer Lab URV
APQUA proiektua
Jende guztiari zuzendutako zientzietako hezkuntza-proiektua da APQUA. Tarragonako Rovila i Virgili Unibertsitateak garatu du, eta helburu nagusi hauek erdietsi nahi ditu: batetik, zientziari eta teknologiari buruzko kontzientzia, ezagutza eta ulermena areagotzea; bestetik, banakako zein taldekako erabakiak hartzeko orduan ebidentzia erabiltzea bultzatzea.
Zientzia ikasteko, gaurkotasun-gaiak aztertzea eta eztabaidatzea planteatzen du APQUAk. Indagazioan – ikerkuntzan– oinarritutako ikaspena (IBSE) eta problematan oinarritutako ikaspena (PSL) dira metodologiaren ardatzak). APQUAko egitura modularra da eta Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako goi-zikloaren arlo zientifiko-teknologikoetan programazio-unitateak garatzea ahalbidetzen du.
Hainbat lan-jarduera ditu modulu bakoitzak, eta gertaera zientifikoen gaineko informazioa biltzeko eta prozesatzeko diseinaturik daude, informazio hori erabakiak hartzeko erabiltzen ikasteko. Galdera irekiak eta simulazio-egoerak planteatzen dira; horrela, zientzia benetan zer den ikasteko eta esperimentatzeko motibazioa bultzatzen da. Gainera, zientziaren mugak eta ahalmenak ulertzeko eta diziplina ezberdinak integratzeko laguntzen du planteamendu horrek. Oinarrizko gaitasunak eta jakintzagai zientifiko-teknikoen berezko gaitasunak, helburuak eta edukiak lantzen ditu APQUAk Ikaslea hezteko.
APQUAko modulu bakoitza irakaslearen gida-liburuaz, ikaslearen gida-liburuaz eta material espezifikoaz osatuta dago. Erretiluak, tanta-kontagailudun botilak, hagatxoak, plastikozko inbutuak, e.a. ditu material horrek, eta ikasgelan seguritaterik handienarekin esperimentatzeko diseinaturik dago.
APQUAren eragina 2019. urtera arte: 276.000 ikasle baino gehiago, 1.620 ikastetxe, 6.700 irakasle. Informazio gehiago nahi izanez gero: www.apqua.orgBerritzegune Nagusian dauden APQUA-ko Eskola Programaren moduluei buruzko ikuspegi orokorra Detektibe kimikoa (DBH)
Ikasleek landare baten estraktua ikertuko dute elikagaietan erabiltzeko kontserbatzaile natural modura. Proba kimikoak, kualitatiboak eta kuantitatiboak, egingo dituzte estraktuaren printzipio aktiboa eta kontzentrazioa zehazteko. Ondoren, itxurazko ikasketa toxikologikoak abiatuko dituzte estraktuaren balizko efektuak ikusteko eta merkatura ateratzeko zer dosia gomendatzen den erabakitzeko. Azkenik, gehigarrien kontsumoari buruz hausnartuko dute. Informazio gehiagoDisoluzioak eta Kutsadura (DBH)
Ikasleek uraren zenbait propietate analizaten dituzte, adibidez, uraren kutsadurari lotutako problemak eta uraren kalitatea hobetzeko aukerak. Zenbait kontzeptu sartzen dira: ura disolbatzaile unibertsala da, milioiko zatiak, ehuneko kontzentrazioa, diluzioa, azidoak, baseak, adierazleak eta neutralizazioa. Ikasleek kontzeptu horiek guztiak baliatzen dituzte diluzioa eta neutralizazioa lantzeko eta uraren kutsadurari aurre egiteko metodorik egokiena zein den erabakitzeko. Informazio gehiagoHaranzabaleko lurpeko uraren kutsadura (DBH)
Ikasleek kontzeptu hauek ikertuko dituzte: akuiferoa, geruza iragazgaitza eta geruza iragazkorra. Kontzentrazioaren kontzeptua sartuko da koloratzaile baten ondoz ondoko diluzioa eginez. Putzuak zulatzeko plana diseinatuko dute lurpeko kutsaduraren jatorria eta irismena zehazteko. Ur-laginen itxurazko analisia egingo dute eta ur kutsatuaren kutsadura-profila modu grafikoan irudikatuko dute. Gune kutsatua garbitzeko plana erabakiko dute. Informazio gehiagoIraunkortasuna: irlako etorkizuna (DBH)
Ikasleek irla bateko eskualdeko kontseiluaren kide gisa jokatuko dute modulu honetan; bertan,
hazkuntza demografikoaren jaitsierari eta lanpostu berrien beharrari aurre egiteko, industria-proiektu bat garatzeari buruz eztabaidatuko dute. Horretarako, igeltsuaren ekoizpen-prozesua ikasiko dute kaltzio karbonatoa eta behi-esnea erabiliz, eta iraunkortasun kontzeptua sortuko dute gizarte industrialen markoan; gainera, irla industrialki garatzeko proiektua egingo dute eta hartutako erabakiek irlako etorkizunean izan ditzaketen ondorioak analizatuko dituzte. Informazio gehiagoPlastikoak gure gizartean (DBH) (versión actualizada)
Ikasleek aholkularitza-enpresa bateko kide gisa jokatzen dute eta freskagarri bat ontziratzeko material egokiena aukeratu behar dute. Plastikoen jatorria eta izaera sartzen dira. Plastikoen erabileraren eboluzioa ikertzen dute eta plastikoen eta zuntzen erabilerak eta izenak sartzen dira. Lau plastikoren propietate fisikoak ikertzen dituzte, polimero sintetikoak eta naturalak lortzen dituzte eta haien egiturak eta polimerizazio-prozesuak ikasten dituzte. Plastikoen transformazio-teknikak sartzen dituzte eta aparra sortzeko lantzen dute. Plastikoen zenbait aplikazioa ikertzen dituzte. Polimero bat birziklatzen dute. Ontziren ekoizpen-prozesua aztertzen dute eta energia-kontsumoa, isurpenak, ur-kontsumoa, hondakinak, birziklatzeko aukerak eta abar analizatzen dute. Informazio gehiagoHondakinen kudeaketa (DBH)
Ikasleek sortzen dugun hondakin-kopurua kalkulatzen dute, gutxi gorabehera. Hondakinak modu kontrolatuan isurtzeko metodoa ikertzen dute; horretarako, zabortegi kontrolatu baten eredua egiten dute eta sortzen diren lixibiatuak analizatzen dituzte. Errekuntza-prozesua simulatzen dute eta ondoriozko hondakinak aztertzen dituzte. Plastiko bat birziklateko prozesu esperimentala egiten dute. Enbalaje bat diseinatu eta ekoizten dute eta zenbait koloratzaile analizatzen dituzte, prozesuan sortutako hondakinak minimizatze aldera. Hondakinak kudeatzeko zenbait proiektu ebaluatzen dituzte. Informazio gehiagoZientzia, opsasuna eta bizimoduak: ebidentzia zientifikoa eta erabakiak hartzea (BAT eta DBH)
Erabakiak hartzeko prozesua ikertzen da ebidentzia mugatua izanik, kalte- eta gaixotasun-arriskuak identifikatzen dira irudien bidez eta arrisku horiek gutxitzeko estrategiak garatzen dira, epidemiak testuinguru historikoan aztertzen dira, hilkortasunari buruzko ebidentzia berrikusten dute eta arriskuen magnitudea kalkulatzeko moduan zehazten dituzte. Azkenik, ebidentzia estatistikoa berrikusten dute eta plan bat garatzen dute familiako osasun-arazoei eta istripuei aurrea hartzeko. Informazio gehiakoHondakin berezien tratamendua (BAT eta DBH)
Ikasleek klip bat estaltzen dute kobrarekin eta kobre(II)-ko hondakin-disoluzio bat tratatzeko problema planteatzen da. Zenbait prozesu ikertzen dituzte: ondoz ondoko diluzioa, metalen ordezkapena, hauspeatzea eta inertizazioa. Metodo bakoitzaren eraginkortasuna analizaten dute disoluzioan dauden kobre(II) ioiak identifikatzen dituen test baten bidez. Informazio gehiakoAPQUA 10-12: Produktu kimikoak, osasuna, ingurenea eta ni (Lehen Hezkuntza)
Lehen Hezkuntzako goi-zikloan gai zientifikoak esperimentazioaren bidez sartzeko diseinatutako zenbait unitatek osatzen dute. Gainera, landutako gai bakoitzarekin lotutako matematika, gizarte-zientziak eta hizkuntza jorratzeko jarduerak proposatzen dira. Hamabost unitate hauek osatzen dute material didaktikoa: Ba al dago kimikarik nire bizitzan? Zer darama kamioi horrek? Zer jartzen dute elikagaietan? Etxe seguruagoa. Atsegin ditut gozokiak. Gozoa azken tantaraino! Nola eragiten dute sendagaiek? Nola nahi nuke nire herria izatea? Zarama gehiegi! Zer da atalase-balioa? CO2 eta bizitza. Funtzionatzeko energia! Erretzearen abentura. Soinua. Berriak! Informazio gehiako
Gelaz kanpoko STEM URV programa
Gelaz kanpoko STEM URV (Programa Extralectivo STEM URV ) programa gazteengan zientzia, matematika, ingeniaritza eta teknologiarekiko zaletasuna pizteko asmoa duen hezkuntza-ekimena da. Hor horrela izanik, programak gelaz kanpoko tailerrak antolatzen ditu ikasleentzat bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Tailer horiek lau hilabetekoak dira, gai zientifiko-teknologikoak jorratzen dituzte eta unibertsitatean doktoretza egiten ari diren ikasleek (aholkulariak) ematen dituzte beste zenbait unibertsitate-ikasle boluntariorekin.
Besteak beste, helburu hauek ditu: batetik, berdintasun-aukera laguntzea eta bigarren hezkuntzako ikasleek eskola bertan behar uztea murriztea, batez ere baldintza sozio-ekonomiko larriak dituzten ikasleak eta emakumezko ikasleak kontuan hartuta; bestetik, ikerlari gazteen konpetentzia sozialak, komunikatiboak eta pedagokikoak hobetzea eta haien hezkuntzarekiko interesa piztea.
Programa enpresen laguntzarekin eta New Yorkeko Zientzia Akademiaren laguntzarekin egiten da. 2014an hasi zen eta dagoeneko 39 ikastetxetako 1.900 gaztek eta 220 doktoregai inguruk parte hartu dute.
STEM Bartzelonak New Yorkeko Akademiak eta URV-ko APQUA Proiektuak garatutako material didaktikoak erabiltzen ditu. Material horiek izaera esperimentala dute, seguruak eta erakargarriak dira eta hainbat gai jorratzen dituzte: robotika, nutrizioa, kimika, iraunkortasuna, matematika, bizitzaren zientziak.
Tailer bakoitzak ordu t´erdiko iraupeneko hamar saio ditu.
Tailerren ikuspegi orokorra Robotikaren sarrera
Jardueretan, programazioarekin, osagaiekin eta robotak muntatzearekin lotutako aspektuak lantzen dira. Scratch ingurune grafikoaren bidez Arduino robotak programatzen dira. Ikasleak Arduinoaren muntaketa fisikoa egiten du elektrizitateari eta elektronikari buruzko ezagutzak bereganatuz, eta aldi berean robotak funtzionatzeko zer aginduak eman behar diren ikasten du.
Moduluaren unitateak: Zientziaren izaera; Scratch eta Arduinoa: sarrera; Argi-larrialdiko seinalea (SOS); Oinezkoen semaforoa pultsadorearekin; Seguritateko mekanismoa; KID: Auto fantastikoa; Larrialdiko seinaleak; Soinu-larrialdiko seinalea (SOS); Argi- edo soinu- hitz misteriotsua; Sushirako mahai birakorra; Dado argitsua; Inguruneko argia (kolore- eta intentsitate-aldaketa); Termometroa; Argi-sentsorea; Distantziako detektagailua; Inplementazio-proiektua; Auto bat muntatzea eta kontrolatzea.
Jolas matematikoak
Jardueretan, denbora-falta dela-eta, matematika-ikastaroetan kontuan hartu ohi ez diren zenbait jolas egiten dira. Jolasen dinamika eta matematika ludikoa lantzeko pentsatuta daude. Gizarte-trebetasunak ere lantzen dira; adibidez, nork bere txandari itxarotea eta ikaskideak errespetatzea. Espazioarekin, zenbakiekin eta ikusmen-oroitzapenarekin lotutako trebetasunak ere bultzatzen dira.
Moduluaren unitateak: Zientziaren izaera: gurutzatu besoak, korapiloen teoria eta topologia; 24aren jolasa; Giotto; poliedroak eraikitzea; Matrize magikoa; Igelaren jauzia; Ilara bateko Nim-a / Bi ilarako Nim-a; Dorrearen mugimendua; Tic tac toe; Sudokuak, Kakuroak eta picross; Hanoiko dorreak; 2048; Logikako matematika-asmakizunak.
Nutrizioa
Jardueretan giza-nutrizioaren zenbait aspektu lantzen dira elikatzeko ohiturak, ariketa fisikoa, gorputzaren fisiologia eta elikagaien energia-edukia eta etiketak aztertuta. Baita ere, kaltzioa, bitaminak, proteinak, gluzidoak eta lipidoak dietan zer garrantzitsuak diren balioesten da.
Moduluaren unitateak: Zientziaren izaera; Zientzialari baten moduan pentsatu; Anatomia eta fisiologia; Nutrizio-etiketak irakurtzea; Zer dira bitaminak? ; Zergatik jan behar dugu? ; Elikagaien energia; Zer dauka zure edariak? Lípidoak: zintzoa, gaiztoa eta osasungarria; Gibelaren eztanda!; Mezu osasungarria sortzea: Aurkezpenak.
Bizitzaren zientziak
Jardueretan naturaren zientzien zenbait aspektu lantzen dira; besteak beste, biologia, biokimika, entzimologia, medikuntza eta epidemiologia jorratzen dira; horrela. ADN ikasten da, bizitzaren oinarria baita, zelulen egitura eta funtzioak eta izaki bizidunen barrualdean gertatzen diren erreakzio kimikoak. Horrek guztiak aukera ematen die ikasleek esploratzeko eta ezagutza eta trebetasun praktikoak eskuratzeko.
Moduluaren unitateak: Zientziaren izaera; Zientzialari baten moduan pentsatu; Zelulen antolamendua, egitura, funtzioak eta metabolismoa; ADNa, bizitzaren oinarria; entzimak; Disekzioa: harrak eta oilasko-izterra: sistema immunologikoa; Odol-motak; Zero gaixoa; Etika zientifikoa.
Entitades colaboradoras
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario o usuaria acepta el uso que hacemos de las cookies.Acepta todasRechazaConfiguraciónPolítica de cookies
Política de cookies
Visión general de la política de privacidad
Este sitio web utiliza cookies para mejorar tu experiencia mientras navegas por el sitio web. De éstas, las galletas que se clasifican como necesarias se almacenan en su navegador, ya que son esenciales para el funcionamiento de las funcionalidades básicas del sitio web. También utilizamos cookies de terceros que nos ayudan a analizar y entender cómo utilizar este sitio web. Estas galletas se almacenarán en su navegador sólo con su consentimiento. También tiene la opción de desactivar estas galletas. Pero desactivar algunas de estas galletas puede afectar tu experiencia de navegación.