
Ikastaroaren laburpena
Esparru zientifiko-teknologikoan aritzen diren Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloa eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Berritzeguneetako aholkulariei zuzenduta dago, eta gai hauek lantzen dira: oinarrizko konpetentziak garatzea ahalbidetzen duten STEM baliabideak ezagutzea, gelako esperimentazio zientifikoaren bidez; IBSE –Inquiry-based science education- metodologian sakontzea, curriculum berriaren proposamenak, ikas-egoerak; kideen arteko kooperazio- eta formazio-jarduera bultzatzea; ikasgelaz kanpoko STEM jarduerak sustatzea; eta IBSE material didaktiko berriak garatzea curriculum berrira egokituta. Ikastaroak atal hauek izango ditu: hasierako saio sinkronoa (bideokonferentzia) ikastaroa aurkezteko eta antolakuntza-kontuan argitzeko, jarduera asinkronoak online Moodle plataformaren bidez, ikastetxean lan egiteko aldia maileguan utzitako doako material esperimentalarekin, eta bukaerako saio sinkronoa (bideokonferentzia) bateratze-lana egiteko. Ikastaroaren fitxa Hezigunean: https://hezigunea.euskadi.eus/es/ficha-del-curso?codigoCurso=5115Edukien eta saioen banaketa
Saio-mota |
Edukiak |
Datak |
Iraupena (ordutan) |
Sinkronoa (bideokonferentzia) |
1. saioa. Ongi etorria eta aurkezpena Ongi etorria, ikastaroaren aurkezpen orokorra eta antolamendua egitea. Aurkezpenak. STEM Aliantza aurkeztea. APQUA URV proiektua aurkeztea, Helburuak eta garatutako programak. |
2022ko azaroaren 2an, 17:30etik 19:30era |
2 |
Asinkronoa (Moodle) |
2. saioa. APQUAko Eskola Programa Auziaren egungo egoera. Irakasle-jarduerari buruzko itaunketa. APQUA URV Eskola Programa aurkeztea. Ikuspegia, materialak, proiektuaren antolamendua, inpaktua. Nola ikasten dute ikasleek? Zer dio zientzia kognitiboak ikaspenari buruz? Ikasteko eta irakasteko APQUA eredua: ikaspen-zikloa, problematan eta ikerkuntzan oinarritutako ikaspena, lan egiteko modua (banakakoa, kooperatiboa eta espiralean). APQUAko materialak: irakaslearen eta ikaslearen gidak, material esperimentala. Metodologia: lan kooperatiboa, materialaren erabilpena, harremana ikasleekin, integrazio kurrikularra. 1. ataza: Landutakoari buruzko zenbait galdera (I). |
2022ko azaroaren 7tik 13ra |
2 |
Asinkronoa (Moodle) |
3. saioa. APQUAko STEM modulu didaktikoak aurkeztea Bigarren Hezkuntza: Detektibe kimikoa, Disoluzioak eta Kutsadura, Haranzabaleko lurpeko uraren kutsadura, Plastikoak gure gizartean, Iraunkortasuna: irlako etorkizuna, Hondakinen kudeaketa, Hondakin berezien tratamendua, Zientzia, osasuna eta bizimoduak: ebidentzia zientifikoa eta erabakiak hartzea. Lehen Hezkuntza: APQUA 10-12: Produktu Kimikoak, osasuna, ingurunea eta ni. Gelan lantzeko modulua aukeratzea. Inplementazio-orria erabiltzea curriculumarekin egoki lotzeko. Irakaslearen eta ikaslearen gidak formatu elektronikoan Esperimentatuko den modulua aukeratzea eta irakurtzea 2. atazaren sarrera: Inplementazio-orria. |
2022ko azaroaren 14tik 20ra |
2 |
Asinkronoa (Moodle) |
4. saioa. STEM URV ikasgelaz kanpoko programa aurkeztea. Helburuak eta edukiak. Enpresetako langileekin eta ikerketa-guneekin elkarlanean aritzeko eredua. Modulu berriak aurkeztea: Robotikaren sarrera, Jolas matematikoak, Nutrizioa eta Bizitzaren Zientziak. Ikastetxean lan egiteko APQUA modulua esleitzea Parte-hartzaile bakoitzak ikasgelan esperimentatzeko moduluak aukeratuko ditu eta materialaren mailegua zer periodoan egingo den zehaztuko da. |
2022ko azaroaren 21etik 27ra |
2 |
Asinkronoa (lana ikastetxean) |
5. saioa. Lana ikastetxean Parte-hartzaile bakoitzak mailegu partekatuan jasotako material esperimentala (moduluaren kutxa eta gida didaktikoak formatu elektronikoan) izango du moduluari dagozkion jarduerak egiteko. Jarduera horiek parte-hartzaile bakoitzari esleitutako periodoan egin beharko dira: – Esleitutako modulua sakon irakurtzea. Moduluaren jarduera esperimentalak lantzea, esperimentuen emaitzak jasotzea eta galderei erantzutea. Irakasle parte-hartzaileek aholkularitza-lerro zuzena izango dute eskura ikastaro osoan zehar. |
2022ko azaroaren 28tik abenduaren 18ra arte |
9 |
Asinkronoa (Moodle) |
6. saioa. Inplementazio-orria bidaltzea: curriculumean txertatzea, oinarrizko konpetentziak eta landutako edukiak 2. ataza bidaltzea: Inplementazio-orria (curriculumarekin txertatzea, oinarrizko konpetentziak eta landutako edukiak). IBSE metodologian sakontzea: indarrean dauden metodologiak, gelan inplementatzea –hitz egiteko gaitasuna-, ikasteko ingurunea, arreta iraunaraztea, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, kontzepzio paraleloak, aholkuak APQUAn hasi berrientzat. Erabakiak hartzea. Curriculum berriaren hezkuntza-eredu pedagogikoa (testuinguruan jartzea, ikas-egoerak, adierazgarritasuna). Edukiak eta konpetentziak ebaluatzea, errubrikak erabiltzea. Hizkuntza-konpetentziarako baliabideak. IKTak integratzea. 3 ataza: Landutakoari buruzko zenbait galdera (II). |
2022ko azaroaren 28tik abenduaren 11ra arte |
3 |
Asinkronoa (Moodle) |
7. saioa. Argibideak kideen arteko jarduerak garatzeko, sareak sortzea, ikas-komunitateak Orientabideak eta baliabideak kideen arteko formazio-jarduerak garatzeko, eta sareak eta ikas-komunitateak sortzeko. Orientazioak eta esperimentazioa IBSE material berriak garatzeko, kurrikulumaren eduki jakinetatik abiatuta eta curriculum berriaren lerroei egokituta. Ikastaroaren formazio-saioei buruzko itaunketa. |
2022ko abenduaren 12tik 18ra |
3 |
Sinkronoa (bideokonferentzia) |
8. saioa. Batera jartzea eta ebaluatzea Aukeratutako moduluaren aktibitateen esperimentazioa ebaluatzea eta batera jartzea. |
2022ko abenduaren 19an, 17:30etik 20:30era |
2 |
Asinkronoa (txostena) |
Ikastaroaren txostena (derrigorrezkoa) Atal hauek izan behar ditu: – Ikastaroaren 2. ataza entregatzea – Esperimentazioaren ondorengo inkestari erantzutea – Ikaslearen gida entregatzea esleitutako moduluaren esperimentuen emaitzekin eta galderen erantzunekin. |
2022ko abenduaren 22ra arte |
5 |
GUZTIRA |
30 |
Hizkuntza
Gaztelania. Ikaslearen materiala euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, paperean eta formatu elektronikoan.Metodologia
IIkastaroak jarduera esperimentalak ditu gelan eginiko esperimentazio zientifikoaren bidez IBSE metodologian sakontzeko; gainera, kideen arteko kooperazio- eta formazio-lana sustatu eta curriculum berrira egokitutako IBSE materialak garatuko dira.Baliabideak
Materiala: Ikastetxean egin beharreko lana dela-eta, Berritzegune Nagusian dauden APQUA proiektuaren material didaktikoak banatuko dira, MAILEGU PARTEKATUAN, parte-hartzaileen artean. Erabili ondoren, Berritzegunera itzuli beharko dira. Aholkularitza: Irakasle parte-hartzaileek aholkularitza-lerro zuzena izango dute eskura ikastaro osoan zehar. Saio sinkronoak bideokonferentzia bidez: MS Teams plataformaren bidez egingo dira. Saio asinkronoak Moodle bidez: Moodle plataforman egingo dira https://urvdivulga.cat/formacio/login/index.php?lang=esKonferentzia bidezko saioetarako ezinbesteko baliabide teknikoak
Ordenagailua internet-sarbidearekin, eta bideokonferentzietarako egokiak diren kamerarekin, bozgorailuekin eta mikrofonoarekin.Izen ematea
Interneten, https://irakaslegunea.euskadi.eus/, webgunearen formazio-atalean dagoen formazio-katalogoan. Jardueraren kodea 101. 2022ko irailaren 16tik 30era bitartean.Informazio gehigarria
STEM Aliantza
STEM Aliantza da hezkuntza-, unibertsitate- eta ikerkuntza- eta produkzio-sektoreen arteko lankidetza-ekimena, eta helburu nagusi hauek ditu:- ikasleen artean STEM sektorearekiko bokazioak piztea eta talentu handiko gazteak erakartzea,
- irakaskuntzan bikaintasuna, erantzukizuna, ikerkuntza eta berrikuntza sustatzea,
- lurraldearen lehiakortasuna hobetzea.
- Eskola Programa, Industrien Hezkuntza-bisiten Programa eta Zientzia-mundu bat (APQUA URV proiektua)
- Zientzia ikasteko programa indagazioaren bidez –ACTI-
- Gelaz kanpoko programa STEM URV
- WAP.cat proiektua
- Zientzia-astea URV
- Koearen Europako Astea URV
- Summer Lab URV
APQUA proiektua
Jende guztiari zuzendutako zientzietako hezkuntza-proiektua da APQUA. Tarragonako Rovila i Virgili Unibertsitateak garatu du, eta helburu nagusi hauek erdietsi nahi ditu: batetik, zientziari eta teknologiari buruzko kontzientzia, ezagutza eta ulermena areagotzea; bestetik, banakako zein taldekako erabakiak hartzeko orduan ebidentzia erabiltzea bultzatzea. Zientzia ikasteko, gaurkotasun-gaiak aztertzea eta eztabaidatzea planteatzen du APQUAk. Indagazioan – ikerkuntzan– oinarritutako ikaspena (IBSE) eta problematan oinarritutako ikaspena (PSL) dira metodologiaren ardatzak). APQUAko egitura modularra da eta Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako goi-zikloaren arlo zientifiko-teknologikoetan programazio-unitateak garatzea ahalbidetzen du. Hainbat lan-jarduera ditu modulu bakoitzak, eta gertaera zientifikoen gaineko informazioa biltzeko eta prozesatzeko diseinaturik daude, informazio hori erabakiak hartzeko erabiltzen ikasteko. Galdera irekiak eta simulazio-egoerak planteatzen dira; horrela, zientzia benetan zer den ikasteko eta esperimentatzeko motibazioa bultzatzen da. Gainera, zientziaren mugak eta ahalmenak ulertzeko eta diziplina ezberdinak integratzeko laguntzen du planteamendu horrek. Oinarrizko gaitasunak eta jakintzagai zientifiko-teknikoen berezko gaitasunak, helburuak eta edukiak lantzen ditu APQUAk Ikaslea hezteko. APQUAko modulu bakoitza irakaslearen gida-liburuaz, ikaslearen gida-liburuaz eta material espezifikoaz osatuta dago. Erretiluak, tanta-kontagailudun botilak, hagatxoak, plastikozko inbutuak, e.a. ditu material horrek, eta ikasgelan seguritaterik handienarekin esperimentatzeko diseinaturik dago. APQUAren eragina 2019. urtera arte: 276.000 ikasle baino gehiago, 1.620 ikastetxe, 6.700 irakasle. Informazio gehiago nahi izanez gero: www.apqua.org Berritzegune Nagusian dauden APQUA-ko Eskola Programaren moduluei buruzko ikuspegi orokorra













Gelaz kanpoko STEM URV programa
Gelaz kanpoko STEM URV (Programa Extralectivo STEM URV ) programa gazteengan zientzia, matematika, ingeniaritza eta teknologiarekiko zaletasuna pizteko asmoa duen hezkuntza-ekimena da. Hor horrela izanik, programak gelaz kanpoko tailerrak antolatzen ditu ikasleentzat bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Tailer horiek lau hilabetekoak dira, gai zientifiko-teknologikoak jorratzen dituzte eta unibertsitatean doktoretza egiten ari diren ikasleek (aholkulariak) ematen dituzte beste zenbait unibertsitate-ikasle boluntariorekin. Besteak beste, helburu hauek ditu: batetik, berdintasun-aukera laguntzea eta bigarren hezkuntzako ikasleek eskola bertan behar uztea murriztea, batez ere baldintza sozio-ekonomiko larriak dituzten ikasleak eta emakumezko ikasleak kontuan hartuta; bestetik, ikerlari gazteen konpetentzia sozialak, komunikatiboak eta pedagokikoak hobetzea eta haien hezkuntzarekiko interesa piztea. Programa enpresen laguntzarekin eta New Yorkeko Zientzia Akademiaren laguntzarekin egiten da. 2014an hasi zen eta dagoeneko 39 ikastetxetako 1.900 gaztek eta 220 doktoregai inguruk parte hartu dute. STEM Bartzelonak New Yorkeko Akademiak eta URV-ko APQUA Proiektuak garatutako material didaktikoak erabiltzen ditu. Material horiek izaera esperimentala dute, seguruak eta erakargarriak dira eta hainbat gai jorratzen dituzte: robotika, nutrizioa, kimika, iraunkortasuna, matematika, bizitzaren zientziak. Tailer bakoitzak ordu t´erdiko iraupeneko hamar saio ditu. Tailerren ikuspegi orokorra Robotikaren sarrera Jardueretan, programazioarekin, osagaiekin eta robotak muntatzearekin lotutako aspektuak lantzen dira. Scratch ingurune grafikoaren bidez Arduino robotak programatzen dira. Ikasleak Arduinoaren muntaketa fisikoa egiten du elektrizitateari eta elektronikari buruzko ezagutzak bereganatuz, eta aldi berean robotak funtzionatzeko zer aginduak eman behar diren ikasten du. Moduluaren unitateak: Zientziaren izaera; Scratch eta Arduinoa: sarrera; Argi-larrialdiko seinalea (SOS); Oinezkoen semaforoa pultsadorearekin; Seguritateko mekanismoa; KID: Auto fantastikoa; Larrialdiko seinaleak; Soinu-larrialdiko seinalea (SOS); Argi- edo soinu- hitz misteriotsua; Sushirako mahai birakorra; Dado argitsua; Inguruneko argia (kolore- eta intentsitate-aldaketa); Termometroa; Argi-sentsorea; Distantziako detektagailua; Inplementazio-proiektua; Auto bat muntatzea eta kontrolatzea. Jolas matematikoak Jardueretan, denbora-falta dela-eta, matematika-ikastaroetan kontuan hartu ohi ez diren zenbait jolas egiten dira. Jolasen dinamika eta matematika ludikoa lantzeko pentsatuta daude. Gizarte-trebetasunak ere lantzen dira; adibidez, nork bere txandari itxarotea eta ikaskideak errespetatzea. Espazioarekin, zenbakiekin eta ikusmen-oroitzapenarekin lotutako trebetasunak ere bultzatzen dira. Moduluaren unitateak: Zientziaren izaera: gurutzatu besoak, korapiloen teoria eta topologia; 24aren jolasa; Giotto; poliedroak eraikitzea; Matrize magikoa; Igelaren jauzia; Ilara bateko Nim-a / Bi ilarako Nim-a; Dorrearen mugimendua; Tic tac toe; Sudokuak, Kakuroak eta picross; Hanoiko dorreak; 2048; Logikako matematika-asmakizunak. Nutrizioa Jardueretan giza-nutrizioaren zenbait aspektu lantzen dira elikatzeko ohiturak, ariketa fisikoa, gorputzaren fisiologia eta elikagaien energia-edukia eta etiketak aztertuta. Baita ere, kaltzioa, bitaminak, proteinak, gluzidoak eta lipidoak dietan zer garrantzitsuak diren balioesten da. Moduluaren unitateak: Zientziaren izaera; Zientzialari baten moduan pentsatu; Anatomia eta fisiologia; Nutrizio-etiketak irakurtzea; Zer dira bitaminak? ; Zergatik jan behar dugu? ; Elikagaien energia; Zer dauka zure edariak? Lípidoak: zintzoa, gaiztoa eta osasungarria; Gibelaren eztanda!; Mezu osasungarria sortzea: Aurkezpenak. Bizitzaren zientziak Jardueretan naturaren zientzien zenbait aspektu lantzen dira; besteak beste, biologia, biokimika, entzimologia, medikuntza eta epidemiologia jorratzen dira; horrela. ADN ikasten da, bizitzaren oinarria baita, zelulen egitura eta funtzioak eta izaki bizidunen barrualdean gertatzen diren erreakzio kimikoak. Horrek guztiak aukera ematen die ikasleek esploratzeko eta ezagutza eta trebetasun praktikoak eskuratzeko. Moduluaren unitateak: Zientziaren izaera; Zientzialari baten moduan pentsatu; Zelulen antolamendua, egitura, funtzioak eta metabolismoa; ADNa, bizitzaren oinarria; entzimak; Disekzioa: harrak eta oilasko-izterra: sistema immunologikoa; Odol-motak; Zero gaixoa; Etika zientifikoa.Entitades colaboradoras


